Skip to content

Lan Ildoak

Garapenerako prozesuak bermatzea

Prosalusek Latindar Amerika eta Afrikako hainbat herritako osasuna hobetzeko garapen prozesuak babestu eta bermatzen ditu, ondorengo irizpide hauei jarraiki:

  • Osasuna sustatzea bere zentzu zabal eta osoan.
  • Behar handiena duten herrialdeen mesederako lan egitea, batez ere landa-eremuetan.
  • Onuradunen protagonismo eta parte-hartze aktiboa.
  • Ekintzaren jatorria erakunde lokalen batean izatea.
  • Garapen iraunkorreko ikuspegia, arazoen jatorriaren gainean lan eginez eta denboran jarraipena duten erantzunak bilatuz.
  • Kultura lokalen errespetua.
  • Ingurugiroaren errespetua
  • Botere lokalekin koordinakuntza eta adostasuna
  • Kanpo dependentzia handiagoak saihetsi

Hau guztia, herrialdeen osasunaren gainean lan egiten duten proiektu anitzetan gauzatzen da: osasunaren aldeko hezkuntza, osasunaren esparruko komunitate agenteak bereganatzea, prebentzio kanpainiak, lehen mailako arreta-zerbitzuak, nekazaritza eta abelazkuntzaren bidez elikadura hobetzea, ur-hornidura, funtsezko osasuna, etxeen hobekuntza, landa garapen osoa, etab.

 

Garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazioa

Prosalusek elikadura, osasuna, edateko ura eta saneamendua oraindik bermaturik ez dituzten herrien garapena bultzatzen du oinarrizkoak diren giza eskubide horien errespetua, babesa eta bermea sustatuz. Horretarako, bere lankidetza-jardueran genero ikuspegia eta iraunkortasuna txertatzen ditu, eta sentsibilizazioaren bitartez herritar aktibo bezain konprometituak bilatzen ditu. Aldi berean txirotasuna eta desberdintasunak ezabatzeko politika publikoak ezartzen ahal egiten da.

Prosalusek ingurumen zein gizarte nahiz ekonomia mailan ere jasanezinak diren kontsumo eta ekoizpen ereduen irakurketa kritikoa egin ohi du, horien aurrean garapenerako prozesuak sutatuz eta sentsibilizazioa landuz.

Prosalusen lan ildo nagusiak partzuergoan edo lan taldeetan burutzen dira. Era berean, GGKEen koordinakundeetan egotea bilatzen da.

Hortarako, ondorengo ekintzak garatzen ditugu:

  • Argitalpenak: Prosalus al día (hilabetekaria), RevistaProsalus (hiru hilabetekaria), La saluden la Cooperación al Desarrollo eta La AcciónHumanitaria (txosten urtekaria)
  • Kanpainiak: Azken urteotan, Prosalusek “Derecho a la alimentación. Urgente” kanpainia zuzentzen du. Ekintza hau CáritasEspañola, AyudaenAcción eta Ingeniería Sin Fronteras-Asociación para elDesarrollorekin lankidetzan burutzen du.
  • Jardunaldiak, mintegiak eta Osasuna eta Lankidetzaren inguruko konferentziak.
  • Erakusketak eta kultur ekintzak.
  • Sare eta koordinakundeetan parte-hartzea.