Skip to content

GU GARA

Elkarte bezala, Prosalusen gobernu organo nagusia Batzar Orokorra da. Elkarte eskubideak arautzen duen martxoak 22ko 1/2002 lege organikoaren babesean, 2014ko abenduak 13an Ohizko Batzar Orokorrean onartutako estatutuek zuzentzen gaitu.

2000ko azaroaren 24tik Erabilera Publiko bezala onartua dago, beraz abenduak 23ko, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga 49/2002 legea aplikatzen gaitu.

Batzar Orokorra 39 bazkide aktibok osatzen dute, eta beren funtzio nagusia erakundearen lanaren ildoa erabakitzea da.

Gaur eguneko estatutuen arabera, Batzarrak bost partaidez osatutako zuzendaritza batzorde bat aukeratzen du hiru urtetan behin. Prosaluseko zuzendaritza batzordeko partaiderik ez du inongo dirusaririk jaso bere karguaren lanarengatik. Lan hori egiteko beharrezkoak diren bidaien gastuak bakarrik ordaintzen dira.

Kargu hauek 2018/05/26 egunean berritu ziren azken aldiz, honako pertsonak aukeratuak izan zirelarik:

PRESIDENTEA. Julio Picazo González

2006tik Prosalusen kolaboratzailea eta 2015etik Zuzendaritza Batzordeko partaidea.

Madrileko Universidad Complutense-an Ekonomi Zientzia eta Enpresaritzan lizentziatua. Madrileko Eskola Diplomatikoan, Europar Komunitateen XXV. kurtsoko diplomatuduna.

30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, 2006tik AUREN ABOGADOS Y ASESORES FISCALES MADRID zuzentzen du Bazkide Zuzendari bezala, bere kargu 60 pertsonako lantalde bat duelarik. Aurretik, Enpresen aholkularitzan estatu mailan lan egiten duen PJ TÉCNICOS ASOCIADOS S.L. enpresan zerga aholkularitzako alorreko arduradun eta ikuskaritzako DÍGITO AUDITORES, S.A. enpresako bazkide eta kontseilaria izan zen. 1986 urtean Europar Parlamentuko eurodiputatu laguntzailea izan zen, Brusela eta Estrasburgoko egoitzan Aurrekontu eta Aurrekontu Kontrolerako batzorde parlamentarioetan lana egin zuelarik.

PRESIDENTEORDEA. José Antonio Echeberría Otegui

Kutxako ondareen kudeatzaile bezala garatu zuen bere bizitza profesionala. Gaur egun erretiratua dago. 1998tik 2008ra Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundean kolaboratu zuen, 1998 eta 2005 artean Gipuzkoako Ordezkari eta bertako Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen.

DIRUZAINA. Ana Gómez Barredo

1992tik kolaboratzailea eta 2000tik Zuzendaritza Batzordeko partaidea. 6 urtez aurreko presidente izandakoa.

Ekonomista. Irabazi asmorik gabeko erakundeen kudeaketan ibilbide luzea du. Caritas Madrid-en kudeaketa eta antolaketa ekonomikoan 10 urte baino gehiagoko lana, Hermanas Hospitalarias eta Quiron Hospitales-en ospitale orokorren eta osasun mentalaren kudeaketan 5 urte baino gehiagoko lana. Gaur egun Fundación del Secretariado Gitano-n kudeaketa eta antolaketa lana egiten du zuzendariorde orokor bezala.

IDAZKARIA. Enrique Polo de Lara Busca

1996tik Prosalusen kolaboratzailea eta 2003tik Zuzendaritza Batzordeko partaidea.

25 urte daramatza profesionalki Informazioaren Teknologien munduan. 1996 urtean Oracle Ibérican enpresan sartu eta 2001 urteaz geroztik zuzendaritza-postu desberdinetan lan egin du. 2013tik Espainiako eta Portugalgo Salesforce-en zuzendariordea eta zuzendari nagusia da. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Industria Ingeniaritza eta IESE-n Executive MBA ikasi du.

VOCAL. Camino Villanueva Rodríguez

2016tik Prosalusen kolaboratzailea. Zuzendaritza Batzordean lehengo aldiz.

Profesionalki nazioarteko lankidetzako GKEen sektoreari lotua; ekonomia solidarioa, elikadura segurtasuna eta elikadurarako eskubidea jorratzen duten proiektu eta programetan egin du lan Latinoamerika eta Afrikako herrialde desberdinetan.

Gaur egun zientzia sozialen alorrean itzultzaile espezializatu bezala egiten du lan, giza eskubide, garapen elkarkidetza, laguntza humanitarioa eta nazioarteko migrazioko gaietan batez ere. Gai sozial hauetan lan egiten duten erakunde eta plataformen partaide eta kolaboratzailea da.

 

Madrid, Bizkaia, Gipuzkoa, Leon, Valladolid, Toledo, Nafarroa eta Kordobako egoitzek, Batzordeak onartutako jardueren programazioa garatzen dute. Erakundeak 12 langile ditu kontratatuak eta beren lana eta denborarekin kolaboratzen duten 19 boluntario.

Bazkide kolaboratzaileak Prosalusen lana ekonomikoki laguntzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira. Gaur egun 419 bazkide ditugu, horietako 326 aldizkako kolaboratzaileak eta 93 azken urtean noizbehinkako donazioak egin dituzten emaileak direlarik.