Skip to content

Eman dirua proiektuei

Zure diru-laguntza, proiektu jakin bati helarazi diezaiokezu. Web orrian, Hegoaldean aurrera eramaten ari garen proiektuen informazio zehatza duzu. Zentzu honetan, proiektu zehatz batetan kolaborazio puntual bat egin nahi baduzu bere fitxara sar zaitezke eta, bere finantzaketa bete dezakezu. Baita ere, informazioa eska dezakezu zure ekarpen ekonomikoa egiteko eman beharreko pausuen gainean. Prosalus-ek emaileen borondatea beti errespetatzen du, zure ekarpena aukeratutako proiektura zuzendu dadin. Aldizka informazioa gure web-orrian aurkitu ahal izango duzu, momentuoro proiektuaren egoera jarrai dezazun. Barne Sailak 2000 urtean, Prosalus erabilpen publikoko erakunde deklaratu zuen. Hori dela eta, laguntza ekonomiko bat ematen duten bazkide guztiek, errenta aitorpenean aurkeztu dezakete balio hau. Hartarako, bazkideei ziurtagiri bat bidaltzen diegu bere urteroko adierazpenean sartu ahal dezaten.

Datu Pertsonalak Babesteko Legea betez, PROSALUSek ondorengoa jakinarazten dizu: komunikatzen dizkiguzun datu pertsonal guztiak, kideen kudeaketarako erabiliko dira eta Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean sartuko dira. Datu fiskalak, zertifikatua kudeatzeko derrigorrezkoak izango dira. Datu hauek, administrazioari helaraziko zaizkio, zerga ordainketa betebeharrak asetzeko. Sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideari ekin diezaiokezu, PROSALUSera idatziz zuzenduta, nortasun dokumentuarekin batera, ondorengo helbidera idatziz: María Panés kalea, 4, 28003, Madrid. 

Halaber, ekarpena pertsona juridikoengandik badator kengarria da Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarrian.